jueves, 5 de junio de 2008

Irakasgaiaren ebaluazioa

Hona hemen ikastaroaren gainean egindako balorazioa.
Ebaluazioa

Ikastaroaren laburpena

Ikastaro guztian zehar egindako aktibitateak biltzen dituen laburpen moduko bat prestatu genuen. Baztango uholdearen bideoarekin batera, hau ere azkeneko egunean aurkeztu genuen. Hemendik aitzin, nahi duenarentzat nire bloggean egonen da ikusgarri.

Galdetegia

Tekonologia berrien inguruan, hona hemen inkesta honen aitzinean emandako erantzunak.

IKT galdetegia

Baztango uholdea 1913

Hona hemen, mila eta bat buelta eman ondoren gauzatu genuen bideoa. Museo biziak plataforman ez ezik, nire bloggean ere egongo da ikusgai.



Hasiera batean, nahiko galduak sentitu ginen gaia aukeratzerako orduan. Orainaldia eta lehenaldia elkarlotzen dituen gai bat behar genuen, baina ez genuen geure bideoa bi elementu hauek jorratzen dituen edozein gairekin sortu nahi. Guretzat esanguratsua izango zen gai bat nahi genuen, gurekin erlazioa izango zuena.

Lurdesek, Baztango bailaran sorturiko uholdeak aipatu zizkigun, baina guk aldiz, ez genuen gai horren inguruan sekula ezertxo ere entzun. Lurdesek ere, bertakoa den arren, ez zuen gertakizun honen inguruko informazio gehiegirik; 1913an gertatu zela eta sekulako hondamendia sortu zuela soilik.

Taldeko guztioi gai aproposa iruditu zitzaigun, baina oraindik, lanaren alderdi zailenetarikoa geratzen zitzaigun: informazioa bilatzea.

Erabili genuen lehen informazio-iturria, internet izan zen. Bertan, uholdeak utzitako hondamendiak islatzen zituzten zenbait argazki aurkitu genituen, baina gertatutakoaren inguruan aldiz, oso informazio gutxi topatu genuen. Gainera, informazio hori ez dagoela edonoren esku berehala konturatu ginen. Gaiaren inguruan dauden dokumentuek jabetza pribatua dute, beraz, Lurdez Elizondokoa denez, bere herriko batzuengandik jaso dugu informazioa.

Bideoa ere, Elizondo herriak jasan zuen egoeran eta bertatik lortutako argazki eta dokumentuetan oinarritzen da gehien bat; batetik, bertan lortu dugulako informazioa gehien, eta bestetik, Lurdes bertakoa dela kontuan hartuz, ilusio gehiago egiten zigulako Elizondo herriari indar gehien ematea.

miércoles, 4 de junio de 2008

Urtean zehar egindako ariketak

Hona hemen teknologia berrien inguruan egin ditugun taldekako lanak: gizartean duten eragina, eragindako bizimodu aldaketa, horien erabilera... Guzti horren inguruan hausnartu ondoren, ariketa hauen bidez gure iritzia plazaratuko dugu.
1-2-3-4 galderak
Irakasgaiaren amaieran ikasitako guztia biltzen zuen power-point bat egin genuen, baita 1913.urtean Baztanen izandako gaia oinarri hartuta gure bideoa erakutsi ere. Hona hemen lan horren emaitza.

miércoles, 14 de mayo de 2008

2008/05/14

Bertzaldi batzuetan egin izan dugun bezala, oraingo honetan ere irakasgai honetako lanak aitzinetzen jardun dugu. Horretarako, lanen inguruko dudak irakasleari galdetu dizkiogu eta behin zalantza horiek zertxobait argituta, beharrari ekin diogu.

2008/05/13

Astearte honetan gure bloggari bertzelako elementu batzuk erantsi dizkiogu. Batetik, www.clocklink.com orrildean gure gustuko erlojua aukeratu dugu eta bertzetik,
www.free-blog-content.com - etik egutegi bat hautatu dugu. Hauek gure bloggean itsatsi ahal izateko, gure bloggeko diseño laukia sakatu eta añadir un elemento nuevo klikatu dugu. Ondoren, HTML/Java Script-en bidez, bi apaingarri horiek norbanakoaren bloggean txertatzea lortu dugu.
Bertzalde, irakasleak gure bloggetik beretik korreo elektronikoak bidaltzen ahal ditugula jakinarazi digu : configuración> correo electrónico sakatuta